Kontseilua – Hizkuntza Politika

HIzkuntza-politiken urtekaria 2011

Otsaila 15th, 2012

Beste urte bat joan zaigu. Beste urte bat euskararen normalizazioak behar duen hizkuntza-politika eragingarria abian jarri gabe. Are okerrago, aurrerapausorik ez eta atzerapausoak eman dituzte administrazio ezberdinek. Eskerrak euskaltzaleon eta euskalgintzaren lanak ez duen etenik! Zuek gabe, gu denok gabe, ez leudeke oraindik zabalik euskararen normalizaziorako aukerak.

Esaten ari garen hau guztia argi eta garbi ikus daiteke hizkuntza-politikarekin zerikusia duten 2011 urteko berriak aztertzen baditugu. Urtekari berri honek euskalgintza eta euskaltzaleentzat hizkuntza-politiken jarraipenerako tresna izan nahi du, unean-uneko gertaerez haratago, eragileei ikuspegi orokor eta jarraia eskainiko dien tresna berri bat.

Salduta, kontsumitzaile euskaldunon eskubideak urratuta

Otsaila 7th, 2012

EAEko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutua indargabetu arren, euskaraz bizitzeko nahiari determinazioz eutsi behar zaio. Hori da atzerapauso larri honen aurrean Kontseiluak herritarrei helarazi nahi dien mezua. Hori da “Salduta, kontsumitzaile euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratuta” bideoarekin hedatu nahi dugun ideia:

Iaz PSE, PP eta UPyD alderdiek Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Hizkuntza-eskubideak arautzen dituen 6/2003 Legetik zehapenak kentzea erabaki zuten eta helburu horrekin lege-aldaketa abiatu zuten EAEko Legebiltzarrean. Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera “orain, arau-aldaketaren izapidetzean pauso bat gehiago eman eta erabakiaren aurkako zuzenketak atzera bota dituzte Legebiltzarreko Kontsumo batzordean. Ondorioz, prozesuak aurrera darrai eta hurrengo pausoa arau aldaketa Legebiltzarreko Osoko Bilkuran onartzea izango da”.

Read the rest of this entry »

Eskerrik asko, lagun! Txillardegiri, maitasunez.

Urtarrila 17th, 2012

(Kontseiluko Iñaki Lasak 2009an BAT aldizkariko 72. alean argitaratutako idazkia)

2010 Azken mende laurden luze honetan euskara eta haren normalizazioa izan dira gure bizitzaren ardatza. Euskara ikasiz lehenago, irakatsiz gero eta azkenean, bere bilakaera soziolinguistikoa aztertuz eman dugu orain artekoa. Bidaia liluragarri hori ez da bakarka egiten, euskara normalizatzea ahalegin kolektiboa da eta ondorioz, pertsona asko ezagutzeko aukera izaten da, ehunka ikaslek eta irakaslek, euskaltzalek eta langilek aberasten dute gure bizitza bide luzean. Horien artean, egon badaude, batzuk marka berezia uzten dutenak eta, ondorioz, maitasunez eta begirunez gogoratzen ditugu. Niretzat, Txillardegi laguna, horietako bat izan da bere gertutasunarengatik, gardentasunarengatik, gizatasunarengatik, bere jakituriarengatik.

Urrun daude euskara irakasle garaiak baina gertu sentitzen ditut Txillardegiren hitzaldi ahaztezinak, hasieratik bukaerara interesgarriak, beti laburrak, eskuzabal eskainiak eta Piriniotako erreketako ura bezain fresko eta gardenak. Ez diot inoiz horrelakorik esan eta zor hori nuela sentitu dut beti. Eskerrik asko, lagun! Bidaia zaila errazagoa izan da zure makuluari esker.

Read the rest of this entry »

D ereduak emaitza hobeak lortzen ditu unibertsitateko hautaproban

Azaroa 22nd, 2011

Azken hamar urteotan D ereduan ikasleen %95ek gainditu dute unibertsitateko hautaproba Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Aldiz, A ereduan ikasitako ikasleen %87k gainditzen dute froga hori, alegia, euskara hutseko ereduan baino 8 puntu guxtiago.

Berriki Eustatek (Euskal Estadistika Erakundeak) 2010-2011 kurtsoko unibertsitatean sartzeko hautaprobari dagokion ikerketa aurkeztu du eta, emaitzen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako A ereduko ikastetxe publikoetan ikasi zuten ikasleek emaitza baxuagoak lortu dituzte, batez bestekoaren azpitik.

Ikastetxe pribatuetan hizkuntz eredu ezberdinek pareko emaitzak lortu dituzte baina publikoetan desberdintasuna 8 puntukoa da. Azken hamar urteotan A ereduan ikasitako ikasleen %87k gainditu dute froga; aldiz, D ereduan ikasleen %95ek gainditu dute.

Aurten 10.164 ikasle aurkeztu ziren unibertsitatean sartzeko hautaprobara eta horietatik 9.702k gainditu zuten; alegia, %95,6k. Batez besteko nota 6,8koa izan da.

Ikastetxe pribatuetan, aldiz, A eta D ereduan ikasi zutenen ehunekoen arteko aldeak minimoak izan ziren: batez bestekoak % 94,8 eta % 95,5 izan ziren, hurrenez hurren.

Hala ere, azken hiru urteetan D ereduko ikasleak nabarmendu egin dira Eustaten arabera, emaitza hobeak lortuz

18 urtez hizkuntza-eskubiderik gabe Osakidetzan

Urria 17th, 2011

Behatokiak bigarren dokumental bat ekoiztu du, Osakidetzan euskaldunok pairatzen ditugun urraketak agerian utziz. Pediatria arloan ere hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa dela eta horren adibide baten berri ematen du bideoak, Luis Mari de Juan Irastorza ordiziarrak bizitakoa, hain zuzen.

18 urtez hizkuntza-eskubiderik gabe Osakidetzan from HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA on Vimeo.

Read the rest of this entry »

Hernaniko Udalean ere euskaraz bizi nahi dute

Urria 10th, 2011

Berriki, zenbait hedabidek Hernanin oposizioko alderdiek Udal Batzarretik alde egin dutela hedatu dute. Arrazoia: zenbait zinegotzik ez dutela beren lana euskaraz egiteko gaitasunik. Aitzakia: Udal gobernuko taldeak dokumentazioa euskara hutsean banatu diela.

Udal gobernuko ordezkari Naiara Santxiz Arregik gaia behar bezala kokatu du Hernaniko Kronikan, 2011ko urriaren 2an:

Read the rest of this entry »

Hizkuntz eskakizunak (Josu Amezaga)

Iraila 22nd, 2011

Zenbat eztabaida antzu inon euskara eskakizuna egin denean. Zenbat konplexu eta amore emate euskaldunon aldetik. Europako estatuek ordea argiago daukate auzia. Dagoeneko (joera hazkorra izan baita), Europar Batasuneko 27 estatuetatik 23k nolabaiteko hizkuntza eskakizuna ezartzen diete beren biztanleei, gutxieneko eskubide batzuk lortu ahal izateko. Tokian-tokian ezagutza maila ezberdinak eskatzen dira (A1etik B2ra bitarte), derrigortzeko modu ezberdinak darabiltzate (derrigorrezko ikastaroetatik hizkuntzaren azterketa frogaraino), edo eskubide ezberdinak jartzen dira jokoan (familia ekarri ahal izatekoa, egoiliar txartela –beraz, lan baimena–, zein herritartasuna –beraz, politikan parte hartzeko aukera, eta abar–). Baina guztiek dute oinarri bera: hizkuntza eskakizuna egitea zilegia du estatuak. Suedia, Irlanda, Txipre eta Espainia dira horrelakorik ez duten bakarrak, nahiz eta azken honen konstituzioak “espainiar guztiek” gaztelera jakin beharra ezartzen duen; hortaz bidea arautzea baino ez zaio falta.

Eta gu, gaixo euskaldunak artatu behar dituen medikuak euskara jakin behar ote duen eztabaidatzen, oraindik ere.

El dedo de Kepa Elortza (Iker Merodio)

Iraila 20th, 2011

Uda aurretik, Kepa Elortza oñatiarra Osakidetzaren eskutik pairatzen ari zen egoera salatu zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokiak dokumental batean. Bada, uda ondoren, Vocento taldeak gaia hauspotzeari ekin dio, EAko Juanjo Arrizabalak gertatutakoaz EAEko Legebiltzarrean galdera parlamentarioa sartu duelako.

Gauza asko idatzi dira, tartean irainak ere bai, baina gaia behar bezala kokatzen duten iritziak ere izan dira eta horietako bat ekarri nahi izan dugu hona, Iker Merodio kazetariak Deian idatzitako hau:

Read the rest of this entry »

25 urte baino gehiago hizkuntza-eskubideak urratzen

Ekaina 17th, 2011

Kontseiluak Kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak babesteko Dekretuaren betetze maila aztertu du eta emaitzak argiak bezain larriak dira: aztertutako 27 enpresa handien artean, 16k ez dute Dekretua betetzen. Mende laurdena pasa ondoren enpresa handienak, baliabide gehien dutenak, oraindik ez dira euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatzeko gai. Emaitzak eta lortutako frogak xeheago ikusteko irakurri prestatu dugun txostena:

Haurra euskaraz inskribatzea lortu dute Zarautzen

Ekaina 17th, 2011