[+] Nola egiten da?

Hiru urrats ditu:

1.- Prozesuan parte hartzeko gonbidapena.

2.- Konpromisoak hartzea eta Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzea. Herriko entitateekin batzartzen da teknikaria, Entitatearen hizkuntza-egoera aztertzen da eta urtebetean egin nahi diren aldaketak adosten dira.

3.- Konpromisoen ezarpenaren jarraipena, urtez urte.

Prozesuaren jendarteratzea:

Hainbat komunikazio- eta eragite-lan egiten dira, konpromiso-prozesuaren berri zabaldu eta hori bizkortzeko.

Zergatik? Konpromisoak hartu ondoko urtean entitateak bakarrik ez sentitzeko, beren leialtasuna sendotzeko, euskaltzaleak aktibatzeko eta entitate berriak erakartzeko.

Zer? Eskuorriak, herri hedabideetako saioak, aurkezpenak, prentsaurrekoak, ekimen ludikoak, ekitaldiak...

Non? Egun, Euskal Herri osoko 122 herritan lan egiten du Kontseiluak.

Babesleak
[+]
EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
Tel. 943 591200 - Fax. 943 593051
kontseilua@kontseilua.org