ACPV (Acció Cultural del País Valencià) erakundeak zabaldu berri duenaren arabera, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak idatziz jakinarazi dio Mugarik Gabeko Telebista Ekimen Legegile Herritarrak behar dituen 500.000 sinaduren kopurua gainditu duela.
Hemen bildutakook, Kontseilua, Sortzen-Ikasbatuaz, Ikastolen Elkartea, Ikasle Abertzaleak, LAB, ELA, STEE-EILAS erakundeen eta Unibertsitate-komunitateko hainbat irakasle, ikasle eta langileen ordezkaritza harturik, honako datu eta gogoeta hauek jakinarazi nahi dizkiogu iritzi publikoari, NUPeko euskarazko matrikulazioari dagokionez:
Behatokiak Eusko Jaurlaritzako lan deialdiei buruzko iritzia eman du from Euskararen Kontseilua on Vimeo.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Justizia eta Administrazio Sailak 2010 maiatzean argitaratutako lan deialdiei buruzko iritzia eman du, Donostian egindako agerraldian.
Arantza Haranburu Karrerak, Behatokiko kudeatzaileak eman du Eusko Jaurlaritzak azken aldian egin dituen lan-deialdietan euskarari dagokion informazioa eta Behatokiak egindako azterketaren berri. 2008an iraungi zuen Ertzaintzan euskararen erabilera normalizatzeko Dekretua, Haranburuk azaldu duenez. "2010eko ekainean gaude eta ez da Dekretu berririk", salatu du Behatokiko ordezkariak.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2009ko urteko txostena aurkeztu du Baionan. Ipar Euskal Herriari dagokion informazioaren berri eman dute agerraldian Behatokiko zuzendari berriak, Garbiñe Petriatik eta Ipar Euskal Herriko arduradun Ione Josié-k.
Gaur goizean zendu da, gaixotasun luzearen ondorioz. Etzi egingo diote azken agurra, Markina-Xemeingo udaletxe aretoan, eta larunbatean omenaldia Mallabian, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen egunean.
Paul Bilbaoren adierazpenak Kontsumitzaileen dekretuaren harira from Euskararen Kontseilua on Vimeo.
Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-eskubideak urratzeagatik isunak ez jartzea erabaki izana salatu du.