Sarea

Albisteak

Iruñekohaurreskolak-txikia

Iruñean 58 haur geratu da plazarik gabe euskarazko haur eskoletan

Kontseiluaren baitan biltzen den Iruñeko euskalgintzak haur eskolak euskaldundu daitezen daraman dinamikaren lanean segitzen du. Aurre matrikulazio garaia igarota, datuak jaso eta hauen gaineko irakurketa plazaratu nahi du. Dagoen eskariari erantzuteko nahikoa eskaintza ez dago oraindik. Hauteskundeen ondoren sortzen den udal-taldeak arazo honi irtenbidea eman beharko diola aldarrikatu dute. Datuak ezin argiagoak izan dira Haur […]

Continue Reading 0
Udalen HP-1200

Udaletako hizkuntza-politikaren azterketa berria: neurri betearazleak aplikatzen direnean emango da hizkuntza-politika egokia

Udalen hizkuntza-politikaren hirugarren azterketa aurkeztu du Kontseiluak. 2006 urtean hasi zen udalei laguntzea helburu duen tresna honekin lanean. Oraingoan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako udalerriak aztertu dira, izan ere, lurralde bakoitzaren ziklo politikoak jarraituz egin da hirugarren azterketa hau. Orotara 119 udalerritan gauzatu diren hizkuntza-politikak aztertu dira. Ondorio nagusia hizkuntza-politika definitzen duten neurrien arteko desoreka […]

Continue Reading 1
Ap25aNAHItasuna-3

Paul Bilbao: “Gaur sentitu ditugun emozioa, poza eta determinazioa baliatuko ditugu aldaketa eragiteko”

Ekitaldi parte-hartzailea, emozioz betea eta beroa izan da Kontseiluak euskaraz bizitzearen alde  Anaitasunan egindakoa. Nafarroan hizkuntza-politiketan aldaketaren beharra agerian geratu da herritarren bizipenen bitartez. Paul Bilbaok ardura politikoa dutenei eskaera garbia egin die eta Nafarroan aipatzen den aldaketa hori hizkuntza-politiketan erroko aldaketa ematen baldin bada gauzatuko dela aldarrikatu du. Bestetik, orain arte milaka herritarrek eta […]

Continue Reading 0
euskalgintza_800

Paul Bilbao: “Lanean jarraitzeko indar hartze ariketa izango da Anaitasunakoa”

Kontseiluko kideek larunbateko ekitaldian parte hartzeko deia luzatu diete euskaraz bizi nahi duten herritarrei. Urte hauetan guztietan herri mugimenduaren eta antolatu gabeko herritarren lan boluntario eskergak ekarri du euskara eta ekarri gaitu gu guztiok hona. Hori gabe, dudarik gabe askoz ere egoera makurragoan egongo ginateke. Ezinbestekoa izan den lan hori, aurrerantzean ere beharrezkoa izango dela […]

Continue Reading 0
Norbanakoak

“Herritarrok aldaketari bultzada emango diogu Anaitasunan”

Alor desberdinetan aritzen diren hainbat lagunek larunbatean Anaitasunara joateko deia egin dute Iruñeko Foruen monumentuan (behekaldean ETBren bideoa). Ondorengoa da Julio Sotok guztien izenean irakurri duen idazkiaren edukia: Gu gaurko euskaldunak, gure aitasoen illezkorren oroipenean, bildu gera legea gorde nahi degula erakusteko Horixe dio atzean dugun Foruen monumentuak. Eta gu, gaurko euskaldunok, Nafarroan euskaraz bizitzen jarraitu […]

Continue Reading 0
IMG_2531

“Ekitaldi parte-hartzailea, bisuala, artistikoa eta metaforikoa izango da Anaitasunan egingo dena”

Apirilaren 25ean ekitaldia egingo du Kontseiluak Iruñeko Anaitasuna pabiloian. Arratsaldeko 18:30an izango da eta herritarrei gonbita egin diete prentsaurrekoan, bertara daitezen. Gisa honetako lanak egiten espezialista taldea egon da lanean, Eneko Olasagasti zinemagile eta ekoizlea buru. Olasagastik, telebista, zinema, zein antzerkirako lan andana ekoiztu du eta eskarmentu handia du ekitaldi artistikoak antolatzen. Kontseiluko ordezkari Maite […]

Continue Reading 0

Babesleak